[LEHIAKETA]: Zenbat ezagutzen duzu Abadiño?

Erantzun zuzenak

  • Zenbat denboran egon zen martxan lehorte baten ondorioz 1723an eraiki zen Larringango haize errota?
    Inoiz ez da martxan ipini
  • Zergaitik da ezaguna Abadiñoko Bolinkoba haitzuloa?
    Historiaurreko aztarnengaitik
  • Zein egunetan ospatzen da Gerediaga auzoko jaietako egun nagusia, Salbadore Eguna?
    Abuztuaren 6an
  • Ohituraren arabera, zer egin behar da San Blas kordelagaz berau bederatzi egunean saman eraman eta gero?
    Erre
  • Zein zen Guinness errekorra lortu zuen Abadiñoko behi erraldoiaren izena?
    Handi
  • Zein postutan jokatu zuen Ander Iturraspek Athleticen?
    Erdilari
  • Abadiño Sokatira Taldeak Taiwanen lehiatu den munduko txapelketan parte hartu du 2026an. Zenbat domina irabazi ditu talde legez?
    Bi, 560tik 600 kilora artekoak
  • Zein urtetan eta zein postutan igo zen podiumera Oihana Azkorbebetia Zegama-Aizkorri mendi lasterketan?
    2010ean, 3. postuan
  • Zein izan zen Mikel Zarrabeitia txirrindulariak Espainiako Vueltan lorturiko emaitzarik onena?
    Bigarren postua (1994an)
  • Zer esan gura du “ankatraballu” berbak Abadiñon?
    Kankailua