Uda sasoi bikaina da argazkiak ateratzeko, eta bosgarren urtez ANBOTOk irakurleen irudiak jaso ditu bere webgunean. Arlo bitan aurkeztu dira argazkiak: eskualdeko argazkirik onena eta eskualdetik kanpoko onena. Epaimahaiaren saria irabazten duen bakoitzak Eroski Bidaiakek emandako asteburu-pasa bategaz gozatuko du. Publikoaren sariaren kasuan, eskualdeko onenak Garaiko landetxean gau bateko egonaldia eta Hiper Eroski Abadiñok emandako bozgorailu bat jasoko ditu. Eskualdez kanpoko onenak, Databost enpresak emandako tableta eta Ibarra sagardotegirako menu bi.
Eman bozka eta aukeratu argazki onenak.