Uda sasoi bikaina da argazkiak ateratzeko, eta laugarren urtez ANBOTOk irakurleen irudiak jasoko ditu bere webgunean. Arlo bitan aurkeztu ahalko dira argazkiak: eskualdeko argazkirik onena eta eskualdetik kanpoko onena. Epaimahaiaren saria irabazten duen bakoitzak Eroski Bidaiakek emandako asteburu-pasa bategaz gozatuko du. Publikoaren sariaren kasuan, eskualdeko onenak Garaiko landetxean gau bateko egonaldia eta Hiper Eroski Abadiñok emandako barbakoa bat jasoko ditu. Eskualdez kanpoko onenak, eLAIA Information Technologyk emandako tableta eta Ibarra sagardotegirako menu bi.