HABEren azterketa egiteko gomendioak

Erabiltzailearen aurpegia Zornotzako Barnetegia 2026ko maiatzaren 6a

Azterketa garaia heldu da, eta egun gogorrak izango ditugu aurretik:urduritasuna, nekea, atsekabea... eta lasaitasuna. Gure sentimenduak azaleratuko dira, eta horiek kudeatzea ez da batere erraza; hori guk jakin badakigu, eta zuontzako gomendio batzuk prestatu ditugu, izan ahal dituzuen zalantzak argitzeko helburuarekin.

ZER ERAMAN BEHAR DUT AZTERKETARA?

  • NANa: nortasun agiririk gabe ezin izango duzu azterketa egin!
  • Zure azterketa-gunea: HABEren orrialdean agertzen zaizun informazioarekin batera azterketa-gunearen zenbakia ere badago.
  • Ondo begiratu azterketa egunean ez erratzeko!
  • Bolaluma bat edo gehiago: Idazteko ezinbestekoa izango da urdina edo beltza den bolaluma.
  • Tippex-aren erabilera: HABEk tippexaren erabilera baimentzen du; beraz, egin ahalik eta txukunen idazlana.
  • Erlojua: azterketa-gelan ez da erlojurik egongo; horrenbestez, komeni da erlojua eramatea.
  • Botila bat ur: Azterketa luzea izango da, eta ura edatea ona da urduri gaudenean. Ez ahaztu zurea!
  • Gogoratu mugikorra itzali behar dela gelan sartu aurretik!

EGIN BEHARREKOAK

Eraman beharreko guztia prest daukat, orain zer?

  • Aurreko egunetan birpasatu zuk zeuk idatzi dituzun idazlanak eta kontuan izan horietan izan dituzun gabeziak eta ondo egindakoak.
  • Mantendu zeure errutinak, ez aztoratu eta ahalegindu zeure burua lasai egoteko egiten dituzun ohiko ekintzak egiten.
  • Azterketa eguna, ordua eta gunea ondo irakurri! Lasaiago joango gara azterketa egitera datu horiek kontrolpean baditugu.
  • Azterketara denboraz joan! Komenigarria da azterketa ordua baino ordu erdi lehenago bertan egotea.
  • Zure azterketa-gunea aurkitu eta bertan lasai itxaron azterketa hasi arte.
  • Azterketan egin beharreko guztia ondo eta lasai irakurri, eskatutakoa ondo ulertu behar da. Egin eskema idazten hasi aurretik, planifikazioa oso garrantzitsua da-eta.
  • Hartu arnasa, eta ekin lanari!
  • Behin idazlana amaituta, idatzitakoa berrikusi. Lehenengo eta behin, irakur ezazu idazlana osorik ea ondo ulertzen den. Bigarren irakurraldian, begiratu burutzen dituzun ohiko akatsak eta zuzendu.

Besterik ez! DOALA ONDO!!

Dena den, azterketak beldurra ematen badizu eta laguntza txiki bat behar baduzu, eman izena:

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!