Joan da uda

Erabiltzailearen aurpegia Zornotzako Barnetegia 2024ko ira. 18a, 10:28

Uda bukatzen ari da, eta kontuak egiteko momentua da. Agian udan hurrengoa izan dugula interesatzen zaizu:
 
  • uda honetan 6 ikastaro trinko, bakoitza 12 egunekoa
  • 403 ikasle izan ditugu eta horietatik 45ek gutxienez 2 ikastaro errepikatu dituzte, eta batzuk 4 ere egin dituzte! 
  • 20 herrialde desberdinetatik etorritakoak, adibidez: Erresuma Batua, Italia, Polonia, Zeelanda Berria, Alemania, Frantzia, Georgia, Eskozia, Moroco, Argentina, Uruguay, Bolivia, AEB… Uruguay, Argentina, Bolivia, Venezuela,…
  • Gazteena 16 urtekoa eta nagusiena 72 urtekoa 
  • A0 mailatik C1 mailara
  • Barazkijaleak, orojaleak, zeliakoak, beganoak… barnetegiko sukaldariek mota guztietako janaria eskaintzen dute!
 
Euskal Etxeetako eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko ikasleak ere izan ditugu. Besteak beste, Mallorcakoak, Bartzelonakoak, Madrilgoak, Bordelekoak, etab. Gainera, munduko hainbat unibertsitatetako ikasleak ere izan ditugu, Etxepare Institututik etorritakoak. 
 
Ikastaro trinkoak izan dira, egunero 8 orduko saioak. Oso gogorra izan daiteke, batez ere udan, baina gure ikasleak onenak izan dira eta ez dute indarra faltan eduki arratsaldeetan irteerak egiteko eta Euskal Herria eta bertako kultura ezagutzeko: Bermeo itsasontziz ezagutu dute, Balmaseda, Lekeitio, Durango, Gernika, Añanako gatz harana…
 
Txalaparta eta bateria ikastaroak ere egon dira Ken Zazpi taldeko Jon Frescorekin, euskal dantza ikastaroak, yoga, Urdaibain kanoa irteerak… eta oraindik aipatu ez ditugun hainbat ekintza. 
Eskerrik asko izan ditugun ikasle guztiei, esperientzia aberasgarria izatea espero dugu.
 
Adio eta hurrengo udara arte!

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!