Udako ikastaroak 2024 - egin martikula

Erabiltzailearen aurpegia Zornotzako Barnetegia 2024ko mai. 21a, 10:15

udako  barnetegia

Neguari agur esan eta udari ongi etorria emateko garaia heldu da! Uztailean, abuztuan eta irailean udako ikastaroak edukiko ditugu Zornotzako Barnetegian. Ikastaro hauek 12 egunekoak izango dira eta egunero 8 eskola-ordu edukiko ditu. Sei ikastaro desberdin dituzu aukeran!

Egutegia eta prezioak

Deskargatu Udako ikastaroen egutegia 2024

Ikastaroa Egunak Orduak Prezioak: pentsio osoan 16-18 urte bitartekoak, C1 prestatzeko: pentsio osoan* Prezioak: pentsio erdian 16-18 urte bitartekoak, C1 prestatzeko: pentsio erdian*
Uztailaren 1etik 12ra 12 96 520,00€ 166,56€ 443,00€ 89,56€
Uztailaren 15etik 26ra 12 96 520,00€ 166,56€ 443,00€ 89,56€
Abuztuaren 5etik 16ra 12 96 520,00€ 166,56€ 443,00€ 89,56€
Abuztuaren 19tik 30era 12 96 520,00€ 166,56€ 443,00€ 89,56€
Irailaren 2tik 13ra 12 96 520,00€ 166,56€ 443,00€ 89,56€
Irailaren 16tik 27ra 12 96 520,00€ 166,56€ 443,00€ 89,56€

 

Horrez gain, arratsaldero ekintza desberdinak eta dibertigarriak antolatuko dira zure euskara eremu ez-formaletan erabiltzeko: kanoak, jokoak, txangoak eta gehiago!

Informazio guztia gure web orrialdean daukazu: https://www.zornotzakobarnetegia.eus/eu/ikastaroak/udako-ikastaroak

Eta zalantzarik izanez gero, deitu bertara 94 630 8304 edo emaila idatzi info@zornotzakobarnetegia.eus helbidera.

Ez galdu aukera eta matrikula zaitez Zornotzako Barnetegian! Uda honetan bizi, ikasi eta geroa irabazi!

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!