Aprender euskera, un camino cada vez más fácil

Erabiltzailearen aurpegia Zornotzako Barnetegia 2023ko ira. 13a, 00:27
Zornotzako Barnetegiak Gasteizko ekitaldian parte hartu zue

Euskara ikastea bide gero eta errazagoa leloa hartuta abiatu du ikasturtea HABEk

Euskara ikastea bide gero eta errazagoa

Ikasturte hasierarekin batera HABEk euskara ikastearen garrantzia azpimarratu nahi izan du, horretarako, HABEk euskaltegietan izena emateko kanpaina berri bat argitaratu du, hain zuzen ere,  Euskara ikastea bide gero eta errazagoa.
Aurkezpena Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak egin zuen eta bertan  herritarrak animatu ditu euskara ikastera, «euskara ikastea merezi duelako, bide eta munduaren ikuspegi berriak irekiko dituelako». Ekitaldian, besteak beste, Zornotzako Barnetegia ere bertaratu zen, Bego Zarandona, gure gerentea, gonbiadatua izan zen ikasturte berriko ekimenak ezagutzera. Berrikuntza guztien artean, Zupiriak hurrengo hau nabarmendu zuen: 16-18 urte bitarteko gazteentzat zuzenduriko ikastaroak, beraien ikasketa edo lan ibilbideari komunikatzeko gaitasuna lortzeko, alegia. 
Horrez gain, HABEk euskaltegietako matrikularen doakotasuna sustatzen jarraituko duela azaldu du, horretarako, maila guztietarako dirulaguntza desberdinak martxan jarriko dituzte. 

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!