BOGA App berria!

Erabiltzailearen aurpegia Zornotzako Barnetegia 2023ko mar. 9a, 10:54
BOGA APP

BOGAren  app berria prestatu dugu eta GooglePlayen duzue deskargatzeko aukera.

App berri honen ezaugarriak ondorengo hauek dira:

  • Hasierako aplikazio honetan (aurrerago beste bat ateratzeko asmoa dugu) lehenengo 15 estratoak izango dira (A0A0tik A2A1era bitartekoa, baina zuzenketa automatikoa duten ariketak, bestelakoak idazlanak eta horrelakoak, adibidez, ez daude).
  • Ikaslearen emaitzak eta progresioa gailuan bertan gordeko dira, soilik gailuan. Beraz, ikasleak aplikazioa gailu desberdinetan erabili nahi badu, erabiltzaile desberdinak erabili beharko ditu, erabiltzaile bat gailu bakoitzeko.
  • Aplikazioa Android sistema operatiborako da. 
  • Aplikazioa doakoa da.
  • Deskargatzeko helbidea: https://labur.eus/BOGA1

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!