Zorionak eta Urte Berri On!

Erabiltzailearen aurpegia Zornotzako Barnetegia 2022ko abe. 20a, 10:22
Zorionak eta Urte Berri On 2023

Beste urte bat igaro da, zer moduz joan zaizu?

Atera duzu behar duzun titulua? Oraindik ez? Guk martxa bizian hasiko dugu urtea, urtarrileko ikastaroarekin. Betiko legez, maila guztietan eta gustu guztietarako. Ikastaroa urtarrilaren 9an hasiko da, jaietako eta Urte Berriko nagikeria kentzeko. Beraz, oraindik pentsatzen ari bazara, ez berandutu, matrikulatu berehala!

Barnetegia abenduaren 23tik urtarrilaren 8ra bitartean itxita egongo bada ere, beti idatz dezakezu mezu elektroniko bat (info@zornotzakobarnetegia.eus), edo  urtarrilaren 4an eta 5ean 9:30etatik 13:00etara  946308304 telefonora deitu.

Bitartean - jai zoriontsuak eta urte berri on! Ondo pasa, eta laster arte!

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!