Eguraldi ezin hobea Barnetegirako!

Erabiltzailearen aurpegia Zornotzako Barnetegia 2022ko urr. 11a, 12:29
Eguraldi ezin hobea Barnetegirako! - Euskara Ikastaroak Zornotzako Barnetegian

Kaixo irakurle! Zer moduz joan da uda? Berriztu dituzu indarrak berriz lanari ekiteko? Ziur baietz! Gu gelditu gabe ibili gara udako trinkoekin: maila guztietako hainbat talde, mundu zabaletik etorritako makina bat ikasle!! 

Orain, berriz, urriko ikastaroarekin ari gara, jo ta su!! Euskara plazer hutsagatik ikasten ari diren ikasle asko ditugu, baita azterketak gainditzeko etorri diren beste hainbeste ere!

Agian zeu ere horretan pentsatzen ari zara? Aurten, neguan euskara ikastea erabaki duzu? Ederra!!! Gurekin ikasi nahi baduzu, aukera daukazu hilabetero izena emateko, eta urritik ekainera arte etorri ahal zara gure etxera! Zeuk nahi duzunean! Izan ere, neguko ikastaroak hilabetekoak dira eta hilabete hasieran hasten dira. Hementxe duzu informazio gehiago.

Dena den, ikastaro horiek egiteko astirik ez badaukazu, baina zure helburua AHOZKO AZTERKETA prestatzea bada, asteburuetako ikastaroak dauzkagu. Ikastaro hauek larunbat eta igande goizetan izaten dira, eta bertan HABE zein IVAPeko ahozkoak lantzen dira, azterketa formatoan.

Gogoratu HABEko ahozkoak azaroaren 24tik abenduaren 3ra bitartean izango direla.

Beraz, edozer behar duzula ere, hemen izango gaituzu! Informazio gehiago nahi baduzu, deitu gure telefonora (946308304), idatzi emailera edo sartu gure webgunean!

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!