Miñan proiektua

Erabiltzailearen aurpegia Zornotzako Barnetegia 2022ko eka. 3a, 14:25
Miñan

Ekainaren 2an  Jakinola elkarteko Hizkuntza Etxean Miñan proiektu pedagogikoan parte hartu duten eragileak elkartu dira, prentsa aurrean proiektua aurkezteko. 
Miñan proiektua Aurten Bai fundazioa, Guia Pedagogi ikastegia et Jakinolaren arteko partaidetza bat da. 
Bertan Amets Arzaillus, Arola Urdangarin, Maribi Zubiaga, Jesus Garate eta Oriane Ayestaranek hitza artu dute. 

Jakinolatik Jesus Garate eta Oriane Ayestaranek proiektuaren nondik norakoak azaldu dituzte. Miñan roiektua Jakinola elkarteak plantan jartzen dituen beste proiektu pedagogikoen artean kokatzen dela roitarazi du Jesusek. Liburua haren historia eta hizkuntzagatik hautatu dute. Ibrahima Balderen istoria skoletan eta formakuntza zentroetan lantzeko ipuin interesgarria da. Hizkuntzaren aldetik, liburua hozko hizkuntza batean idatzia baita, hizkuntza aberatsa baina erraza da, mail apaleko euskara kasleendako ulergarria. 

Hortik jalgi zen liburua eduki pedagogiko bilakaaraztearen ideia. 
Proiektua elantzen.eus/minan weborrian aurkitzen ahal da. Denei irekia eta urririk da. Miñan liburu originaletik 11 kapituluk 11 atal osatzen dituzte. Kapitulu guziek jatorrizko ipuinaren hari gorria segitzen dute. Atal bakoitzean kapitulu baten testua eta haren ilustratzeko Mai Dufauren irudiekin eta Amets Arzailusen ahotsarekin grabatutako bideo bat aurkitzen da. 

Horren ondotik, lexikoa, gramatika, ulermena eta idazmena lantzeko ariketak sortuak izan dira. Ariketa guziak autozuzengarriak dira, horrela ikasleak ariketa bukatzerakoan segidan zuzenketa ikusten ahal du. Ariketa guziak nahi bezainbat errepikatzen ahal dira. Weborriaz gain, erakaleei eta eskolei zuzendutako Moodle bertsio bat sortu du Zornotzako Barnategiak. Maribi Zubiagak, (Zornotzako Barnategiko zuzendariak) Moodle eta webgune horien balioeraintsia azaldu du. Webgunea osoki digitala da, eta hortaz mugazgaindiko tresna da. Horrez gain, barnategietan euskaraz murgiltzeko aukera ez dutenentzat, era bateko murgiltzea ahalbidetzen duela oroitarazi du. Euskal literaturan sartuta, audio, testu eta ariketekin, euskaraz euskara ikasten baita. Moodle plataformak erakasleek ikasleen progresioa segitzea eta kapitulu bakoitza kurtso orokor batean sartzea ahalbidetzen du. Ondotik, Arola Urdangarinek hitza hartu, Euroeuskaldearen izenean mugazgaindiko proiektu baten garrantzia oroitarazi du eta proiektu eramaileak eskertu ditu. 

Azkenik Amets Azaillusek bukaerako hitza eman du, Ibrahima Balderekin idatzitako liburutik, proiektu pedagogiko digitalerako bideari buruzko gogetak partekatuz. Miñan mugak ezabatzen dituen proiektu bat dela agerrarazi dugu. Lehenik pularrez bizitako historia bat, frantsesez kontatua eta euskaraz idatzia delako, baina baita ere mugek oztopatu duten pertsona baten historia, mugazgaindiko partaidetza batek eta mugazgaindiko ikasleek erabiliko duten proitektu bat bilakatu delako Miñan. 

Milesker Euroeskualdeari eta EEPri proiektua sustengatzeagatik.Milesker Aurten Bai fundazioa eta Guia edagogi ikastegiari. 
Milesker kolaboratzaikeei, proiektu honi bizia emateagatik. 
Miñan proiektu pedagogikoa elantzen.eus/minan weborrian urririk atxematen ahal da. 
Moodlea erabili nahiezkero Jakinolako edo Zornotzako Barnategiko langileetaz hurbildu behar da.

"Miñan", Amets Azaillus, Jakinola. Aurten Bai - proiektuaren aurkezpena"Miñan", Amets Azaillus, Jakinola. Aurten Bai - proiektuaren aurkezpena

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!