2014-2015 ikasturtea hasita, uste dugu ideia ona dela Barnetegiak zer eskaintzen dizuen gogoraraztea. Egin dezagun, beraz, gure produktuen birpasa. Lehengo eta behin, NEGUKO IKASTAROAK aipatuko ditugu; azken finean, horiek dira izena ematen digutenak, hau da, eurei esker gara Barnetegia. Urritik ekainera luzatzen dira, eta, epe horretan, hilabeteko 9 ikastaro eskaintzen ditugu urrats guztietako ikasleentzat (1.tik 12.era)
Hauxe da gure eskaintza!! Zornotzako Barnetegiko webgunean.