Gabonetako loteriaren zain?

Erabiltzailearen aurpegia Zabalduko Ditugu 2018ko abe. 20a, 09:39

Urtea amaitzen ari da, Gabonak gainean ditugu... eta umeek Olentzeroren opariak legez itxaroten dugu alokairua ordaindu behar dugun gazteok Durangoko udalak ematen duen alokairurako diru laguntza.

Gaur egun 65.000 euroko diru partida gordetzen dute urtero gazteoi emantzipazioan laguntzeko, orain dela 8 urte partida hau 78.000 eurokoa zen; urteak joan urteak etorri, alokairuen prezioak garestitzen eta egunerokotasuneko gastuak handitzen ari direla jakin badakiten arren.

Diru laguntza honekin, alokairuaren erdia ordaintzen lagunduko omen digute, baina gazte bakoitzari gehienez 250 euro egokitu ahal zaizkio hilean horretarako. Honek esan nahi luke gure herriko alokairuak 500 eurokoak direla gehienez. Durangoko Udalak badaki 500 euro baino merkeagoa den alokairu bat aurkitzea ia Gabonetako loteria egokitzea bezain zaila dela?

Urteak daramatzagu esaten diru laguntza xume honekin ez dela gure herrian etxebizitzarekin dagoen arazo potoloa konpontzen, eta honetarako hainbat proposamen egin ditugu; duela urte pare bat alokairu soziala bultzatzeko udalean sartu genuen mozioa kasu. Baina Durangoko Udalak, betiko moduan, entzungor egiten jarraitzen du.

Aurten jada marka guztiak hautsi ditu; ez-nahikoa iruditu arren, emantzipatutako gazteok alokairurako diru-laguntza behar dugu gastuei aurre egiteko, eta momentuz ez dakigu honetaz ezer. Gabonetarako Durangoko Udalak ikatza ekarriko al digu? #PinBatZuentzat

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!