Herriak du erabakia

2013ko urtarrilerako, trena lur azpitik zihoan Durangon, eta urtarrilean bertan eskatu genion gobernu taldeari (PNV) pasabideak egiteko behar diren tramiteei ekiteko. 5 hilabetez eskatzen egon ostean, udal gobernuaren utzikeria ikusirik, herritarrak elkartu eta pasabideak egin genituen, eta zein izan da gure sorpresa, lehenik, gobernu taldeak bere hegemonia adierazi nahian, pasabideak moztu zituela, eta handik astebetera horietan lanean hasi zirela

\"\"2013ko urtarrilerako, trena lur azpitik zihoan Durangon, eta urtarrilean bertan eskatu genion gobernu taldeari (PNV) pasabideak egiteko behar diren tramiteei ekiteko. 5 hilabetez eskatzen egon ostean, udal gobernuaren utzikeria ikusirik, herritarrak elkartu eta pasabideak egin genituen, eta zein izan da gure sorpresa, lehenik, gobernu taldeak bere hegemonia adierazi nahian, pasabideak moztu zituela, eta handik astebetera horietan lanean hasi zirela.

 

Kasualitate gehiegi, ezta? Pasabideak herritarren presioagatik daude eginda, eta ez gobernu taldeagatik. Herritarren garaipen bat da, herritarrok uste duguna baino pisu handiagoa baitugu elkartzean.

 

Oraingoan, San Faustoko herritarrei tokatzen zaie. Bertan zentro zibiko bat egitea proiektatuta dago, beste behin, herritarrei galdetu gabe erabakita. Auzokideekin bilera egin ostean, honako hau erantzun ziguten: auzokideak joaten ari direla, 600 etxetatik 106 hutsik daudela. Estolderia arazo larriak dituztela, arratoiak direla-eta. Haurrek jolasteko toki bakarra dutela, eta bertan zentro zibikoa egingo dutela. Gainera, frontoia, gaur egun, alokatu egin behar dela erabili ahal izateko.

 

Zentroak balio duenarekin, arazo guztiak agian ez, baina horietako batzuk konpon litezke. Beraz, oraingoan San Faustoko herritarrak elkartzen badira, haien hitza entzun beharko du gobernu taldeak, eta San Faustoko herritarrek erabakiko dute nolako auzoa nahi duten. Herritarrok erabaki behar dugu, eta udalak bete egin behar du. Ez udalak erabaki eta herritarrek bete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!