Inauteri festetan gaude sarturik eta egun hauetan denetariko mozorroak ikusiko ditugu. Mozorrotuta dagoenean jendea ezagutzea oso zaila izaten da eta mozorroa kentzean ohartzen gara benetan nor den aurrean daukaguna. Politikak ere badu honetan antzik, jende aurrean irudi bat agertzen baitute batzuek eta gero konturatzen gara benetan mozorro bat baino ez dela.
Horrela Durangoko udal gobernu taldeak esperientzia izatearen eta gogoz lan egiten dutenaren mozorroa janzten dute jende aurrean agertzeko. Baina, ba ahal zenekien … …
PP eta PSOE alderdiak izan ezik beste alderdien bozkei esker, Durangotik Guardia Zibila joan eta kuarteleko lurzorua udalaren jabetzetara pasatzea onartuta daukagula. Itxaroten gabiltza. …
gure ardatzetako bat den diagnostiko parte hartzaile bat egiteko (herritarren iritzia jakiteko gai desberdinen inguruko galdeketa horren arabera herrian zer beharrizan dagoen jakiteko) 40.000 euro onartuak daudela. Itxaroten gabiltza. …
PP izan ezik beste alderdi guztien bozkei esker, etxegabetzeak ekiditeko mozio bat onartua dagoela. Non udala bitartekari agertuko den herritarraren eta bankuaren artean, horretarako udalak herritarrak egoki informatuko dituelarik. Martxan al dago? …
“Lokalak” erabiltzen dituzten gazteek gobernu taldeari eskatu ziotela lokalen inguruko ordenantza bat egitea elkarrekin, gobernu taldeak aurkeztu zuena astakeriatzat jo zutelako eta gobernu taldeak onartu zuela. Zergatik ez dira beraiekin elkartzen, itxaroten dabiltza.
Hau guztia izanda, azken “plenoa”, 10 minutukoa, gairik gabekoa izan zen. Hori da PNV-ren esperientzia eta lan egiteko gogoa. Hau ez gertatzeko herritarrok jarraipen handiagoa egin behar dugu denon artean. Lagunduko diguzue PNV-ri mozorroa kentzen?