Noiz arte?

Urte berrian sartuta gaude, hori dela eta lehendabizi urte berri ona opatzeko aprobetxatuko dut. Espero dut iazko urtea baino hobeagoa izan dadila denontzat, 2012a jende askorentzako urte oso gogorra izan baita

\"\"Urte berrian sartuta gaude, hori dela eta lehendabizi urte berri ona opatzeko aprobetxatuko dut. Espero dut iazko urtea baino hobeagoa izan dadila denontzat, 2012a jende askorentzako urte oso gogorra izan baita.

 

Harira sartuz, esan beharra daukat oso harrituta nagoela PNVren jarrerarekin, gauza asko ez baititut ulertzen. Hasteko, ez dut ulertzen nola abertzale izanda, paso egiten duten Nafarroaz eta Ipar Euskal Herriaz. Agian toki horietako emaitza elektoralak ikusita (ez dute ezer lortzen) hobeto ulertzen da.

 

Ez dut ulertzen nola abertzale izanda, Espainiako legedia betetzen duten, horrek ekartzen digunarekin (dirua Espainiari oparitzea, ilegalizazioak…) gure legedia propioa osatu beharrean. Agian benetan ez dute nahi Euskal Herriak bere etorkizuna erabaki dezan, azken ia 40 urteetako saltsa honetan (hildakoak, kartzelaratzeak …) emaitza elektoral oso onak lortu baitituzte 34 urtez euskal gobernuan egonda.

 

Ez dut ulertzen nola abertzale izanda, hobe konpontzen diren PP eta PSOErekin, eta aldiz, euskal alderdiak (EA, Aralar, ezker abertzalea …) areriotzat hartzen dituzten. Agian alderdi hauek direlako hauteskundeak irabaztea kolokan jartzen diena. Ez dut ulertzen abertzale izanda, bakegintzari dagokionez, bizi dugun momentu honetan nola ez duten bat egiten pasa den larunbatean Herrira plataformak deituriko manifestazioarekin (euskal alderdi bakarra izan zen). Gainera, isileko lana egiten ari direla diote ETA erakundeak informazio hori gezurra dela esan duenean.

 

Agian izan daiteke, lehen aipatu bezala azken urteetako saltsak jarraitzea komeni zaielako, hauteskundeetan garaile irteten baitira. Edozein iruzurrek denbora tarte konkretu bat irauten du eta PNVri bere benetako aurpegia ikusten ari zaio. Hauteskundeez soilik arduratzen dira, eta berdin zaie zein preziotan. Noiz arte?

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!