Begiratu edo aparte hartu?

Udazken erdian gaude eta heldu da hotza kaleetara, denok goaz ondo estalita hotzari aurre egiteko. Baina bada beste hotz mota bat herritarrok duguna, hau gainera aspalditik daukagun hotz bat da. Kasu honetan herritarron hoztasunaz ari naiz. Hoztasun hau arriskutsua da, honi esker gobernuan daudenek beraien sistema ezarri ahal dutelako, hain zuzen ere gaur egungo egoerara eraman gaituena; % 2a baino gutxiago errekurtsoen % 44aren jabe izatea

\"\"Udazken erdian gaude eta heldu da hotza kaleetara, denok goaz ondo estalita hotzari aurre egiteko. Baina bada beste hotz mota bat herritarrok duguna, hau gainera aspalditik daukagun hotz bat da. Kasu honetan herritarron hoztasunaz ari naiz. Hoztasun hau arriskutsua da, honi esker gobernuan daudenek beraien sistema ezarri ahal dutelako, hain zuzen ere gaur egungo egoerara eraman gaituena; % 2a baino gutxiago errekurtsoen % 44aren jabe izatea.

 

Kurtso politikoan hasi berri gaude eta jada kontu garrantzitsu ugari landu ditugu udaletxean. Azaroaren 6 an hain zuzen ere, ez ohiko plenoa izan genuen eta bertan  Durangok BBKrako kontseilari bat aukeratu behar zuen.

 

Gutuna alkate andreak irailaren 18an jaso zuen, nahiz eta beste taldeei urriaren 31n bidali. Gainera, urriaren 18rako aukeratu behar zen kontseilaria. Zergatik ezkutatze hori? Durangoko PSOErekin akordioa itxi behar zuelako PNV k, bere ordezkaria aurkeztu eta berau irtetzeko. Gauden momentuan ekonomian oso aditua den pertsona bat aurkeztea izango litzateke berea ezta? Ba PNVk nola ez, beraien zinegotzia izandako pertsona bat aurkeztu zuen eta gaur egun beraientzat lan egiten duen pertsona da. Nork daki hori? Durangoko ia inork. Zergatik? Herritarron hoztasunak eragiten du hori.

 

Baina badaude aukerak hoztasun horri aurre egiteko. Horretarako herritarrak erabakien partaide sentitu behar gara eta ez delegatu guztia gobernuan daudenen eskuetan, bestela emaitza badakigu zein den.

 

Hori dela eta, Durangoko Bildutik partaidetza hori nola burutu daitekeen jakiteko hitzaldi batzuk prestatzen ari gara, partaidetzak duen garrantziari buruz, baita gertatzen den lekuetako esperientziak aztertuz ere. Suedian adibidez urtean 4 galdeketa egiten zaie herritarrei gai desberdinen (ekonomia, hirigintza …) inguruan. Baina ez gara hain urrun joan behar, Otxandion aurrekontuak herriko plazan onartzen dira herritar denek bozkatzeko aukera dutelarik edo Baztan en udaleko batzordeak irekiak dira herritarrentzat.  Beraz adi egon, parte hartu eta ez utzi bat gehiago egin dezaten!!!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!