Xabier Soloeta, Nerea Lopez, Hassan Izmer … Agian ez dituzue izen hauek ezagutuko. Ez dira Botin, ez Josu Jon Imaz ezta Bravo ere. Ez dira bankariak, enpresari ahaltsuak, ezta politikari lapurrak ere. Kaleko jende arrunta da, etorkizun gabeko gazteak dira, nazio sentimendua izan arren (euskaldunak) beraiena ez den herrialde batek egindako lege basatiak, konplizeekin (PNV), jasatera behartuta dagoen jendea da.
Beraiek ez dute erabaki Super Sur egitea, ez dute auto ofizialik txofer eta guzti, ezta AHTa egin behar denik aukeratu ere. Ez daukate dirurik burtsan inbertitzeko, ezta gordeta ere paradisu fiskaletan.
Hala ere, beraiek dira gaur egun daukagun krisia zuzenean pairatzen ari direnak. Argindarraren eta gasaren igoera, baita BEZaren igoera ere, langabezian eta prestazio sozialetan izandako murrizketak. Azken urte luzeetan Euskadin gobernuan egon diren taldeek (PNV eta PSOE) Madrilekin eta enpresariekin izandako harreman onaren ondorioz, bi talde hauen (gobernariak eta enpresariak) txotxongilo bihurtzen ari dira herritar hauek.
Gainera, hauteskunde garaian herritarrak ehizatzen saiatzen dira beraien jokoak jarrai dezan, horretarako Groucho Marx ek zioen teknika erabiltzen dute; “hauek dira nire printzipioak, ez badituzue gustuko alda ditzaket”. Azken hau garbi ikus daiteke murrizketarik ez zela egongo esatean eta berauek gauzatzean (PSOE eta PP) baita abertzale bezala aurkeztu eta Madrilgo legeak doktrina bezala hartzean ere (PNV). Neurri zigortzaile guztiak herritarrentzako egiten dituzue eta, aldiz, enpresari eta bankuen alde jokatzen duzue (IRPFa beraien neurrira, sozietate zerga lotsagarria). Ez zarete fidatzekoak!
Honegatik guztiagatik, Espainia eta berauen konplizeek egindako sarraskiekin bukatu beharra daukagu. Horretarako Euskal Herriko gehiengo sindikala eta ehun eragile sozialetik gora elkartu dira Irailaren 26an greba bidez gure desadostasuna adierazteko. Herritarrontzat egindako legeak nahi ditugu; PP, PSOE, PNV ez zarete pasako!