Burujabetza ekonomikoa

Erabiltzailearen aurpegia Urdaspal Bolinaga (Bildu) 2012ko uzt. 20a, 10:14
Gaur ez dut berbarik egingo SuperSur (edo SuperZor, Interneten dabilen bideoa ikusi duzue? Bilatu ezazue...), %11 birziklatzetik %80 inguru birziklatzera eramaten gaituen kudeaketa sistema, Gipuzkoako errepideen obretan PNVren gestio eskasak izandako 384 milioi eurotako desfasea (zenbait obratan %52ko gainkostua izan duena; Durangoko igerilekuak gogorarazten dute, baita hizkuntza eskola ere) edo Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak Durangoko gestioaren inguruan esan- dakoari buruz

\"\"Gaur ez dut berbarik egingo SuperSur (edo SuperZor, Interneten dabilen bideoa ikusi duzue? Bilatu ezazue...), %11 birziklatzetik %80 inguru birziklatzera eramaten gaituen kudeaketa sistema, Gipuzkoako errepideen obretan PNVren gestio eskasak izandako 384 milioi eurotako desfasea (zenbait obratan %52ko gainkostua izan duena; Durangoko igerilekuak gogorarazten dute, baita hizkuntza eskola ere) edo Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak Durangoko gestioaren inguruan esan- dakoari buruz.

 

Espainiako Gobernuak Euskal Herriaren eta euskal herritarren kontra inoiz buruturiko eraso sozial eta ekonomiko larrienaren aurrean gaude, eta horren inguruan egingo dut berba. PPk dekretatu dituen azken neurri murriztaile guztiz larrien aurrean, Euskal Herria Bilduk kalera ateratzeko eta mobilizatzeko deia egin dio euskal jendarteari, defendatzeko aukera eskainiko digun gehiengo sozial eta politikoa antolatuz.

 

Izan ere, Raxoiren gobernuak, aurretik Zapaterorenak egindakoan sakonduta, larritasun bikoitza dakarren neurri sorta ezarri du. PPren neurrien helburua da Espainiako eskuinaren estatu eta gizarte eredua ezartzea, beren Espainia eredua: ongizate estatua desegiten dute eta, aldi berean, Estatuaren zentralismoan sakontzera datoz. Batetik, aldez aurretik pentsatutako sistema publikoaren eta ongizate estatuaren desegitea gauzatzen du; hau da, krisi sistemiko honen eragile nagusia den mundu mailako finantza eta banka sistema elikatzeko, babes sistema publiko osoa deuseztatzeko neurriak ezarri ditu. Hau lapurreta da, sakeoa eta ez beste ezer: diru eta babes sistema publikoen desmantelamendua da.

 

Honegatik guztiagatik eta toki faltagatik hemen sartu ezin diren beste argudio askorengatik, larunbatean 17:30etan Bilboko Jesusen Bihotzetik abiatuko den manifestaziora joateko deia luzatzen dizuet.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!