Denboraldi hasiera eta erronkak

Udako oporretara joan aurretik, 2023-2024 denboraldiaren errepaso txiki bat egin nuen eta aurten, nire ikuspuntutik, kontuan hartzekoak zirenak adierazi nituen. Talde asko ditugu eskualdean, eta bakoitzak bere helburu eta erronkak ditu denboraldi berriari begira. Eta, egia esanda, Durangon, hasi dugu ibilbidea. Oinarri sendo bat behar dugu. 

Hasteko, talde nagusiak, gogo eta ilusio eraberrituekin, topera ari dira lanean euren helburuak betetzeko. Tabirako Baqueko gizonak FEBeko 3. Mailan (aurreko EBA maila) arituko dira. Helburua, mailari ondo eustea izango da, arazo larririk eta estutasunik pasatu gabe. 

Tabirako Baqueko emakumeek, aurreko denboraldi gogorra ahaztu gabe eta oinarria sendo mantenduz, aurten, gora egiteko helburua izan behar dute. Behera barik gorantza begira jartzeko urtea da, gogotik lana eginez eta denen laguntzarekin.

Era berean, ezinbestekoak ditugu ume eta gazteen taldeak, eta horiek ezingo ziren aurrera atera entrenatzailerik gabe. Euren lana ezinbestekoa da umeen trebakuntzan eta saskibaloirako zaletasuna sustatzerako orduan. Aurten, adibidez, kadete mailan, nesken sei talde gehiago daude, eta mutiletan bat gehiago. Iaz egindako lanaren ondorioa da. Epe labur eta ertainera begira, oinarri hauek babestea, sendotzea eta lantzea izango dira denon artean heldu beharreko erronka nagusiak. Izan ere, oinarri sendoak izateak aurrera itxaropentsu begiratzeko aukera ematen du.

Beraz, hasieran aipatu ditugun helburuan, talde nagusien erronkak ez ziren errealitate izango aurretik urte askoan entrenatzaileek umeekin eta harrobian egindako lan sendorik gabe. Entrenatzailerik gabe, miraririk ez zen gertatuko. Eta, aurrera begira, proiektua bertan behera geratuko da, entrenatzailerik ez bada gehitzen. Tabirako, jokalarien harrobi den heinean, entrenatzaileena era bada. Zenbaki borobiletan 50 saskibaloi talde daude Durangon eta guztiak bere entrenatzailea(k) dau(z)kate. Horixe da oinarri nagusia. Beraiengana hurbildu, eta elkarren artean formakuntza eta talde lan egokia egiteko oinarriak eta proiektua bideratu beharko ziren. 

Horiek dira, nire ustez, aurten landu behar ditugun erronka nagusiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!