Emaitza on hauen gainetik, badira oso garrantzitsuak diren beste arlo batzuk, aurten gorantza egin dutenak. Oinarria sendotuz, etorkizunera begira, gure kirola indartuko dutenak. Garaipenak besteko garrantzia du oinarriak sendo izateak, eurak direlako saskibaloiaren bihar-etziko protagonistak. Horrela, eskola kiroleko saskibaloilari kopurua bere maximoetan dago, eta, honekin batera, baita talde hauek zuzendu eta hezteko beharrezkoak diren entrenatzaileak ere. Eskola kiroleko etapa hau amaitzen dutenean, kadete mailan, nesken zazpi talde eta mutilen bi talde izango ditugu.
Honen guztiaren aurrean, ezinbestekoak dira entrenatzaileak. Formakuntza eta titulazio egokia izan behar dute, eta, horretarako, irailean hasita, lehen mailako formakuntza jasoko dute. Beraiek barik ezingo zan epe ertainera begiratu. Baina horrek ez digu kentzen oraintxe bertan bizi duguna, taldeen eraketa eta entrenatzaile guztien izendapena. Lortuko dugu.
Eta, amaitu aurretik, beste berri pozgarri bat. Datorren denboraldirako martxan hasi da desgaitasun intelektualeko saskibaloiko Bizkaiko ligan parte hartuko duen saskibaloi taldea. Tabirakok beste talde bat gehiago hemendik aurrera. Zorionak!