Hasteko, Teknei Zornotza Zilarrezko Leb mailako taldea Urrezko Leb mailara igotzeko play offetako final-zortzirenak jokatzen ari da. Joaneko partiduan, bi puntugatik galdu zuen saskibaloiko maila guztietan aritu den eta kirol ibilbide itzela duen entrenatzaile Gustavo Aranzanak zuzendutako Odilo FC. Cartagena CB taldearen aurka. Emaitza horrek guztiz zabalik utzi ditu hurrengo fasera sailkatzeko ateak. Baina, noski, ez da batere erraza izango, eta gutxiago puntu gutxitara bideratzen bada. Defentsa gogorra ezinbestekoa da, batez ere aurkarien barruko joko indartsua zailtzeko eta erasoko joko dinamikoa bideratzeko. Larrea topera egongo da eta zaleek ez dute hutsik egingo. Aurrera eta zorteik onena!
Tabirako Baqueko neskek La Salleren aurka jokatuko dute larunbat honetan LF-2rako sailkapenerako jokatuko den lauko finalerako txartela. Taldea burutzen ari den denboraldiaren bukaera bikaina izan daiteke. Aurretik esan dugun moduan, talde osoaren lanaren emaitza da aurten lortzen dabiltzana. Larunbatean, taldea animatzera joateko autobusa ere antolatu dute: 18:45ean Landakon, Botafumeiro aurrean. Aurrera, neskak, eta zorterik onena eurentzako ere!
Azkenik, Tabirakoko mutilak. Hauek ere, azken jardunaldi guztietan bezala, beste final bat jokatzen dute EBA mailan mantentzeko. Aukerarik dagoen bitartean borrokatu egin behar da. Aurtengo azken partidua, gainera. Larunbatean Landako kiroldegian zaleen laguntza behar dute. Ikusten den moduan, denek ere partidu garrantzitsuak dituzte aurretik. Aurrera!