Nesken inguruan, Tabirako Baquek bere bigarren garaipena lortu zuen jarraian. Partidu garrantzitsua zen taldearentzat, garaipen honekin atzean uzten zuelako beheko postuetan talde nafarra eta, sailkapenaren erdiko postuetako multzoan buru-belarri sartzen delako. Gora begira jartzeko aukera dute. Eta garrantzitsuena, jarraian lortutako garaipen honek taldearentzat beharrezkoa den konfiantza gehitzen duelako.
Era berean, Zornotza eta Zaldua taldeak ere topera dabiltza zein bere mailetan. Ia horrela jarraitzen duten datozen asteetan ere eta urtea ondo amaitzeko modua duten.
Mutiletan, Zilarrezko LEB mailan Teknei Zornotza, betiko moduan, goiko postuetan dabil. Hiru garaipen lortu ditu jarraian eta azkena, gainera, Cazoo Baskoniaren kontra. Ezinbesteko garaipenaren bila eta entrenatzailea kolokan izanik zetorren talde arabarra. Partidu gogorra eta borrokatua izan zen baina garaipen garrantzitsua lortu zuten zornotzarrek. Horrela, taldeak goiko postuetan irmo jarraitzen du.
EBA mailan Tabirako Baquek ere garaipen garrantzitsua lortu zuen Raisan Pas Pielagos talde kantabriarraren aurka. Azken partiduetako bolada txarra hausteko, partidu borrokatua jokatu zen. Ez zen partidu bikaina izan, baina bai defentsatik ondo landutakoa, eta hortik heldu zen garaipena. Horrek aurkarien erasorako jokoa asko zaildu zuen eta etxekoen garaipen garrantzitsua bideratu.
Azken lerroak Surne Bilbao Basketentzat dira. Partidu borobila jokatu zuten Urbas Fuenlabradaren kontrako garaipenean. Defentsan egindako lan bikainak partidu ederra ekarri zuen eta 109 puntu sartzea lortu zuten. Arin esaten da. Topera!