Hasi eta 6. martxa sartu

Egunotan, aurtengo denboraldiari hasiera eman diogu, gure kirolaren eremu guztietan, nahiz eta oraindik txapelketak, ligak, hasi barik egon. Urrian sartuko gara laster, eta bertan, talde guztiak hasiko dira martxan, batzuk hasita dauden arren.

Aurtengo denboraldia gogotsu dator. Zorionez, ez dugu inongo murrizketarik izango. Aurreko hiru denboraldiek, COVIDa zela eta, hainbat arazo ekarri zituen, baina denon lanarekin aurrera atera ginen. 

Teknei Bizkaia Zornotza zilarrezko LEB mailan, eta neskak 2. Mailan aurreko denboraldian igoera lortuta, Tabirako Baqué mutilak EBA mailan aurreko denboraldian igoera lortuta ere, eta neskak 1. mailan, Zaldua, neskak Bizkaiako 1. mailan, igoera fasea irabazita aurreko urtean… Abadiñon ere saskibaloi kluba martxan,  Berrizen…

Gure inguruan, zorionez, gero eta aukera gehiago ditugu saskibaloian aritzeko. Zoriontzekoa benetan. Azpitik ere, Eskola Kirolean talde asko ditugu, aurreko urtean baino gehiago. Hori bai, neskak dira saskibaloian arituko direnak gehien. Ez noa portzentajeetan sartzen baina mutil eta neska saskibaloilarien artean alde handia dago. Oso handia.  Azpiko mutilen taldeak gero eta gutxiago eratzen dira. 

Esan dugun moduan, talde asko eratu dira. Gero eta gehiago. Eta hori guztia ez zan posible izango entrenatzaile arituko direnak gabe. Eskerrik asko! Baina guzti hau, zaindu, landu, osatu eta indartu egin behar dugu. Beraiek dira gure saskibaloiaren etorkizuna landu eta bermatuko dutenak. 

Hala ere, ohikoak eta egunerokoak ez gaitzala itsutu. Ondo bideratuko dira eta aurtengo kirol helburu guztiak lortuko ditugu, baina, era berean, epe laburrerako eta ertainerako, oinarriak lantzeko eta eratzeko lanak ez ditzagun alde batera utzi. Aurrera! 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!