Zornotzan, bi egoerak bizi izan ditugu. Alde batetik, nesken taldeak Ixerbekoan (topera egon zen beteta), Euskadiko Bigarren Mailara igotzeko Lauko Finala irabazi du. Bikain. Bikain taldea, azken urteetan hasitakoa ondo baino hobeto bukatu dute. Bikain Josema Alcántara galdakoztarra, bere gidaritzapean taldeak aurrerapauso handia eman duelako bere joko mailan, eta bikain Naia Fernandez eta Jon Nuñez Zornotzako nesken saskibaloian azken urteetan burututakoak eta lortutakoak berpiztu eta indartu egin dituztelako. Zorionak!
Mutilen kasuan, ostera, ezin izan dira Play Offetako final-laurdenak gainditu. Teknei Zornotzak bi partidu gogor izan ditu. Lehenengoa Iruñan, 7 puntugaitik galdu zuten (74-67) eta etxean erabakitzeko geratu zen. Baina taldea ezinean ibili zen eta ezin izan zuen aurkaria gainditu. Pena zeren eta Larrea, beteta, topera egon zen. Beste behin ere jarraitzaileak topera! Dena dela, aurten ere denboraldi itzela egin du taldeak. Aurrera!
Zaldibarren ere beste Lauko Final bat jokatu da asteburu honetan. Bertan, Oskar Sanchezek eta Iskander de Diosek zuzendu eta Urko Zamakonak koordinatzen duen taldeak Portugalete eta Berrio Otxoa menderatu zituen. Itzela! Bikaina giroa eta garaipena. Zorionak!
Hurrengo egunetan, Tabirako Baqueko mutilek EBA mailarako igoera jokatuko dute, Donostia Arenan. Lehenengo semifinala bertako Tecnum Askatuak-en kontra. Klubak autobusa jarriko du taldea animatzera bertaraino joan nahi dutenentzat. Aupa Tabi! Ia berri onak ditugun! Aurrera!