Momentu honetan, Eskola Kiroleko partiduak geldirik daude. Urtarrilaren 28ra arte ez da partidurik jokatuko. Ia ez den gehiago luzatzen edo beste adin tarteetara gehitzen –federatuetara, adibidez— eta apurka-apurka aurrera egiteko moduan gauden.
Tabirako Baqueko nesken taldea sailkapeneko bigarren postuan dago gaur egun. Mailako liderra den Araski taldearen kontra jokatu zuten azken jardunaldian, Gasteizen, eta ezin izan zioten hasierako emaitzari buelta eman. Dena dela, emakumeen talde nagusia partidu guztiak ari da borrokatzen eta bigarren faserako sailkapena ondo bideratzea izango da helburu nagusia hurrengo jokatuko dituzten partiduetan.
Tabirako Baqueko mutilen taldea ere ondo dabil. Partidu bat galduta bakarrik, taldeko lan solidarioa, defentsa eta erasoko joko azkarra ditu ardatz nagusi aurtengo denboraldi honetan. Taldeak oso ondo lantzen du bere jokoa eta jokalari bakoitzak ondo lantzen du talderako lana. Horrek ematen dio indarra. Aurrera!
Azkenik, Zornotza Saskibaloi Taldea. Aste honetan, Koparako sailkapen partidua jokatu du Basket Navarra ligako azken sailkatuaren kontra. Irabaziz gero, zuzenean sailkatuko zen Kopako finalerako, baina ezin izan zuen lortu. Pena handia da, baina horrek ez du itzaltzen taldeak daraman marka. Denboraldi bikaina egiten ari da. Ligan sailkapeneko lehenengo postuan dago eta goiko postu horietan ibili da ligaren hasiera-hasieratik. Aurrera eta animo, Zornotza!
Oraindik asko geratzen da. 2022. urtea hasi baino ez da egin. Animo eskualdeko gure talde guztiei!