Eskola Kirola, bueltan gara

Asteburu honetan hasiko gara Eskola Kirolean. Denbora asko pasatu da. Azken jardunaldia 2020ko martxoaren 7an izan zen. Urte eta erdi baino zerbait gehiago egon gara geldi, COVID-19a dela eta. Egun asko eta gogorrak pasatu ditugunak. Gutxienez, entrenamendu saioak egiteko aukera zabaldu zen (hori bai luze egin zela…).

Orain, beste pauso bat emango dugu Eskola Kirola martxan jarrita. Larunbat honetan hasten dira txapelketak. Larunbat honetan biziko ditugu berriro partidu (topaketa) ezberdinak, eta horregaitik ez dugu ahaztu behar, saskibaloia gozatzen, lantzen eta ikasten ari garela, eta horregaitik disfrutatu eta animatu behar dugula talde osoa. Epaile lanetan arituko direnak ere animatu behar ditugu, hauek guztiak gabe ezin izango delako aurrera egin. Aurten gainera, gehiago!

Gainera, pozik egon behar gara, Durangon eta Durangaldean talde eta saskibaloi jokalari gehiago ditugulako. Neska eta mutil gehiago, nahiz eta azken hauengan gure kirola oraindik ez den guztiz erakargarria bihurtu. Aurrera! Entrenatzaileok ere asko gara. Gainera, aurten hasi berri direnak ere asko dira eta hori pozteko arrazoi bat da. Beraiek egiten duten lanari esker gure talde guztiak aurrera doaz. Gainera, harro egoteko moduan gaude, zeren eta gazteak dira eta beraien lana ezinbestekoa da gure saskibaloiak aurrera egin dezan. Horretarako, eskolek, ikastolek, saskibaloi klubek… adostu eta landu egin behar dugu beraientzako formakuntza egokia eta erakargarria baten lanketa, zeren eta, etorkizun labur batean, beraiek izango dira talde nagusien entrenatzaileak. Hori da eskualdeko saskibaloi kluben erronka nagusienetako bat gaur egun. Beraz, landu dezagun apurka alderdi hori ere!

Martxan gaude! Bueltan ditugu partiduak eta orain kirol eder honekin gozatzea egokitzen zaigu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!