2020/21 denboraldia. Aurten bai!

Aupa! Zer moduz? Zelan bueltan? Denok ondo eta topera espero dut. Gehienak martxan hasita daude. Denboraldi-aurrearen erdi-erdian gaude. Gainera, aurten, aurrekoan baino gogo eta ilusio gehiagorekin, zeren eta egoera hobean gaude, bakunak medio. Azken berria Eskola Kirola ere bere osotasunean burutu ahal izango dela izanik, oraindik lehen baino indar gehiagorekin hasi gara. Aurrera!

Aurten bai! Aurten Gure taldeen partiduak ikusteko eta jokoan aritzeko aukerak ditugu berriro, eta hasteko… nesken Euskal Kopa! Lointek Gernika, Kutxabank Araski eta IDK Euskotren. 3 partidu, gaur, bihar eta etzi, Landakon. Mailako handiko taldeak koparen bila. Gozatu!

Aurten bai! Aurten Tabirakoren urtea izango dela uste dut. Kirol mailan, taldeak berrituta eta oinarri sendoak jartzeko helburuarekin hasten dira. Berriro, jokalari gazteak oinarri izanda, topera arituko dira. Zuzendaritza talde berritua, Klubaren eta Durangoko saskibaloiaren indarrak eraberritzeko helburua hartuta, gogor ari da lanean. Aurrera!

Aurten bai! Zornotzan Talde nagusiak plantilla benetan txukuna eta gogorra eratu du. Lana eta lana izango dira bereak. Klubean, ostera, beheko taldeak eratzeko eta indartzeko, Naia Fernandez arituko da berriro Kirol Zuzendari legez, Jon Nuñezekin eta Ane Portillarekin. Gogor egin!

Eta beste denok ere aurrera! Aurten beste aurrerapauso bat eman dugu. Zaindu gaitezen. Gozatu dagigun!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!