Tabirako

Denok egongo gara jakitun Tabirakoren egoerari buruz. Zuzendaritza taldearen amaiera dator. Oraindik ez dago ordezkaririk aurkeztuta. Ez dago inor klubaren zuzendaritza hartuko duenik.

1960. urtean sortutako kluba gaur egun desagertzeko arrisku larrian dago. Bai, horrela da. Hurrengo egunetan zerbait zehatza eratzen ez bada, bertan behera geratuko da. Entzun asko egiten da: bata aurkeztuko dela, baina orain besteren bat ere berbetan dagoela aurkezteko, hori dela eta batak ezetz dino… Horrela ibili gara eta, azkenean, ezer ere ez. Kirol arloan sartuta daudenek (gaudenok) ere hartuko dutela kluba eta bertatik zuzenduko dela ere entzun dut. Hori ere ez da egia. Klub batean kirol arloa eta kudeaketa arloa ezin dira alde baten buruan egon. Tabirakoren neurriko klub batean horrela aritzeak azkena dakar.

Badira kirol arloan epe labur eta ertainera lantzeko prest daudenak, baina hori guztia bateratu, landu eta indartzeko klubaren arlo ekonomikoa, antolaketa, arlo soziala,… kudeatzeko eta lantzeko zuzendaritza talde indartsu bat egon beharko litzateke. Hemendik eta epe ertainera gure kluba indartsu eta bideratuta egoteko. Hemendik denoi egiten dizuet eskaera, animatu eta denon artean landu eta indartu dezagun. Aurrera Tabirako!

Azken hitzak Zornotza Saskibaloi Taldearentzat dira. Beste behin Urrezko Ligara igotzeko borrokan eta denboraldi handi bat egiten ari da. Urte osoan egindako lan onaren saria da. Zorionak Zornotzako klubari eta bere zaleei! Aurten ere, beste lorpen itzel bat! Aurrera!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!