Urte berria hasi eta egoera berdinean

Nire aurreko kolaborazioan egoeraren balorazioa egin nuenetik hona gauzak ez dira aldatu, egoera berdinean gaude. Azken egunetan eremu gorrian gaude sartuta buru-belarri. COVID-19ak ez gaitu bakean uzten eta batzuetan guk ere ez dugula utzi nahi ematen du. Egoera latza benetan.

Honek guztiak gure nahia goitik behera zapuztu du berriro ere. Eskola Kirola geldi dago. Ez da martxan jarri. Egun batetik bestera, martxan hasteko zena, goitik behera zapuztu da eta orain bizi dugun egoerak itxura benetan txarra dakar.

Eskola Kirola eta federatua geldi daude. Aurreko astean, berri pozgarria jaso genuen: Eskola Kirola berriro abiatu dute. Orain, badakigu eremu gorria gainditzean bueltan egongo garela. Denon artean lortu ahal dugu. COVID-19aren aurrean ondo baino hobeto bete behar ditugu arauak. Bakuna martxan dago. Noizko guretzat? Helduko da gure txanda horretarako ere.

Horrek guztiak ez du kentzen kirola egin ahal izatea. Beharrezkoa dugu. Guretzat eta denontzat. Taldean ezingo gara aritu, baina gure kirolaz gozatu ahal izango dugu. Asteburuetan, saskibaloian edo beste kiroletan aritzeko aukera ere badaukagu.

Orain badakigu. Egoera txar hau gainditzean, berriro hasiko dira entrenamendu saioak.

Ia hurrengo batean entrenamendu saioei, partiduei eta abarrei buruz aritzeko aukera izaten dugun. Horrek egoera hobetzen doala suposatuko luke. Ia nahia egia bihurtzen den!

Zaindu! Gora bihotzak!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!