Kirola egitea osasuntsua da eta, era berean, gure kirolariek bere garapena lantzeko eta bideratzeko behar duten zerbait da. Gainera, aisialdian eta eskola orduetatik kanpora bere taldekideekin eta lagunekin aritzeko modu segurua eta landua da.
Lehiaketarik ez dago. Ados nago. Guztiz ados, gainera. Egoera latz honetan ulergarria dela deritzot. Baina era berean, kirola, modu zaindu eta antolatu baten egiteko aukera izatea ere ezinbesteko ikusten dut.
Taldean aritzea ez dut arlo tekniko-taktikotik bakarrik bideratu nahi. Taldean aritzea ez da denok bata bestearen gainean egotea, gure lagunekin gure kirolaz gozatzea baino. Gainera, gugan daukagun honi guztiari aurre egiteko irtenbide bat da, barruan pilatutakoa askatzeko modu bat. Beti ere, osasun neurri guztiak hartuz eta betez, eta erantzukizunez jokatuz. Bakoitza bere baloiarekin, pilotarekin… eta bere taldekideekin, bere lagunekin.
Gure umeek eta nerabeek probatu dute bere ohiko entrenamendu saioetara bueltatzea. Egunotako berri honek asko atzeratu du guztia eta denok gaude arduratuta arlo horretan. Baina osasun neurriak zaindu eta errespetatuz, protokoloak behar den moduan betez, beraiek maite duten kirola egiteko aukera dagoela uste dut.
Ea horrela den. Hasiko gara. Gora bihotzak! Zaindu!