ACBn Baskoniak, txapelketa irabazi du, eta horrek poztasuna ekarri digu, baina gure inguruko saskibaloian ez dago berri onik. Momentu honetan klubak datorren urteko denboraldia prestatzen ari dira, kirol helburuak argituz, jokalari eta entrenatzaileak lotuz… Hainbat gauza, egoera normal batetan gure arteko solasaldiak izanik.
Baina aurten, horretaz gain, egoerak, beste hainbat arazo eta lan ekarri ditu. Protokolo eta Kantxen erabilera, entrenamendu saioen prestaketa egokia, arlo ekonomikoa… Azken arlo hau, ekonomikoa, zail bihurtzen da, lehen erraza ez bazan ere. Dena dela, klubak topera dabiltza, inork ez die kenduko gure kirolaren alde lan egiteko gogo eta grina. Aurrera!
Zornotzan, aurreko denboraldiko egoera ez errepikatzeko talde benetan gogorra lantzen ari dira. Bizkaiko jokalariak dira datorren denboraldiko taldearen oinarria. Oinarri gogorra.
Tabirakon, bi taldeek, pasa den urteko taldeak izango dituzte oinarri, klubeko gazteak izanik taldeen osagarri, epe laburrera taldeko oinarri bihurtzeko.
Hurrengo idatzian, honek guztiak izango dituen emaitza onak eta denok partiduetan elkar ikusi dugula jasotzea espero dut. Hori da guztion nahia!
Aurrera Klubak! Aurrera zuzendaritza taldeak! Aurrera entrenatzaile eta jokalari guztiok! Aurrera saskibaloizale guztiok! Denon esku dago!