Denboraldi erdian

Urtero legez, denboraldiko sasoi honetan, gure taldeen egoerari buruz arituko gara. Une garrantzitsuak eta erabakiorrak dira hemendik aurrerakoak.

Zilarrezko LEB mailan, Zornotzako taldea urte latza ari zela pasatzen esaten genuen iazko sasoi honetan, baina aurtengoa oraindik latzagoa da. Lehenengo faseko sailkapenean, azken geratu ziren, aurreko taldeak baino garaipen bat gutxiagorekin. Sailkapen honek hurrengo faserako jaitsiera playoff-ean, A-2an, azken aurreko hirugarren postuan hastera derrigortzen du, eta, beraz, fase honetako partiduen erdiak irabazi behar ditu. Zaila eta gogorra, baina azken minutura arte borrokan arituko dira. Aurrera, Zornotza!

Tabirakoko mutilak, EBA mailara itzulita, denboraldi borrokatuan ari dira, buru-belarri. Zaila da benetan egoera, azkeneko lau-bost taldeak zuzenean jaitsiko dira eta. Hau da, kategoria horretan talde dezentek galduko dute maila. Momentu honetan, bi garaipenera dago egoera hau ekiditeko. Hurrengo partiduetan, etxeko zein kanpoko garaipenak beharrezkoak izango dira, are gehiago sailkapenean gure parera dauden taldeen aurka. Aurrera, mutilak!

Tabirakoko neskak, ostera, seigarren postuan daude sailkatuta une honetan. Oraindik egutegiko bigarren itzuli osoa geratzen da, eta, azken urteetan gertatu den moduan, gora igotzeko play-offetan sartzeko aukerak dituzte oraindik. Azkenengo urteetan lortutakoa normaltasun osoz hartu izan da, baina oso zaila da. Ia aurten ere, euren lan gogorrak emaitza handi horiek ematen dituen. Aurrera, neskak!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!