TALDEA ala taldea

Lerro hauek idazten hasi aurretik, aurreko idatziak errepasatzen ibili naiz, eta bertan konturatu naiz nire lehenengo kolaborazioa 2009ko urtarrilaren 13an argitaratu zela ANBOTOn. Hau da, ia 10 urte. Lehenengo eta behin, poza sentitu dut, eta ohore bat dela niretzat aukera hau izatea. Eskerrik asko!

Lehenengo idatziaren titulu bera erabiliko dut gaur ere, baina beste ikuspuntu batetik jorratuta.

Durangon betidanik izan dugu TALDEA abiapuntu garrantzitsu moduan. Tabirakoren inguruan asko hasi eta hazi ginen. Saskibaloiak Durangon zuen eta duen indarra eta parte-hartzea nabarmenak dira, baina azken urteetan aldaketak burutzen ari dira. Mutilen taldeak murriztu egin dira, ez bakarrik federatu mailan, baita Eskola Kirolean ere. Momentu honetan, saskibaloiak ez du lehen beste erakartzen. Gure talde nagusia EBA mailan partidu guztiak borrokatzen ibilita ere ez!  Zer dala eta?

TALDEA, Tabirako eta eskolen artean, taldea bihurtu da eta egoera horri buelta emateko, ez da bide bera burutzen. Kirolariak, orokorren, orain 10 urte baino gehiago dira, eta betiko beste kirolek (futbolak batez ere) asko bereganatzen ditu. Gure TALDEA, bitartean, talde bihurtzen doa. Ia epe ertainera begiratuz TALDEA berreskuratzen dugun. Horretarako, hausnarketa eta lan bereziak beharko dira gure kirolaren oinarriak babestu eta indarberritzeko.

Bitartean, gogoratu dezagun talde nagusiak oso ondo dabiltzala. Mutilak EBA mailan 3 garaipenekin sailkapenaren erditik gora, eta neskak, jokalari gazte askorekin, goiko postuetan borrokan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!