Era berean, laster, Gaistezen Euroligako Final Four-a ere jokatuko da. Maiatzaren 17tik 19ra bitartean, Gasteiz Europako saskibaloiaren hiriburu bihurtuko da.
Bitartean, gure taldeak buru-belarri ari dira denboraldiko momentu garrantzitsuenean. Zornotza hor dabil, bere gora beherekin, play-off-etan sartzeko lehian. Egia esan, zaila egiten ari zaio aurten, baina taldeak ez dio lana egiteari utziko. Hurrengo partida HLA Alicante liderraren aurka du, Alacanten. Zaila, baina borrokatuko dena.
Tabirakoko mutilen talde nagusiak, Loiola Indautxuren aurka azken momentuan irabazi ondoren, Atletico San Sebastian taldea izango du aurkari asteburu honetan. Gureak hirugarren postuan daude, eta donostiarrak, laugarrenean. Beraz, partidu gogorra eta garrantzitsua Donostian jokatuko dena.
Tabirakoko nesken taldeak CBSI Vitaldent talde gasteiztarraren aurka jokatu eta puntu bategatik lortu zuen garaipena joan zuen asteburuan. Sailkapenari begiratuz, ez zen aurreikusten partidua hainbeste konplikatzea, baina horrela gertatu zen. Asteburu honetan, Barakaldo liderraren aurka jokatuko dute. Gogor, neskak!
Ia gure taldeak Final Four guztiak jokatzeko sailkatzen diren. Animo eta aurrera!