Gaztetxoenak ere hasi dira

Kirol talderik gehienak hasi dira beraien partiduekin, eta asteburu honetan umetxoen taldeak hasiko dira.

Orain dela lau urte idatzitakoari begiratuta, ez dago aldaketa handirik. Saskibaloilariak asko dira, zenbakiek hori diote, baina datu hauek aztertzen baditugu, mutilen taldeek zenbaki minimoetan jarraitzen dute gure eskualdean oraindik ere. Horren aurrean, talde mistoak eratu dira (mutiko eta neskatoek osatutakoak, hain zuzen ere).

Aurredenboraldia luzea egiten da, irailean hasita baitaude talderik gehientsuenak entrenatzen. Honek lagunarteko partidu ugari dakartza berarekin. Horrela, ikastetxeen arteko partidu asko jokatu dira.

Entrenatzaileak ere asko dira, eta beraiei esker gure talde guztiak aurrera doaz. Gainera, harro egoteko moduan gaude, zeren eta gazteak dira eta beraien lana ezinbestekoa da etorkizunera begira gure saskibaloiak aurrera egin dezan. Horretarako, eskolek, ikastolek, kirol klubek… adostu eta landu egin behar dugu beraientzako formakuntza egokia eta erakargarria, zeren eta etorkizun labur batean beraiek izango dira talde nagusien entrenatzaileak. Hori da eskualdeko kirol klubek gaur egun duten erronka nagusienetako bat. Horregatik, entrenatzaileei indarra eta eskerrak eman nahi dizkiet.

Ez dut amaitu nahi epaile lanetan arituko diren eskola laguntzaileei ere nire eskerrik beroenak eman gabe. Beraiek barik, boluntarioak denak, ez legoke ezer. Bakoitzari dagokiona.

Aupa Saskibaloia! Gozatu Saskibaloia!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!