Euskal Kopa 2018 Durangon

Bigarren urtez jarraian, gurekin dugu Euskal Kopa. Aukera bikaina gure saskibaloia ikusteko. Gure mailarik gorenengo saskibaloia, bai mutilena bai neskena.

Aurreko asteburuan, mutilen txapelketa izan zen. Delteco Gipuzkoa Basketek eta Retabet Bilbao Basketek jokatu zuten finala. Gipuzkoa Basket, maila goreneko taldea izanik (ACB mailan, Baskonia Supercopa jokatzen ibili zelarik), zuzenean zegoen sailkatuta finalera.

Bilbao Basketek Saenz Horeca Araberriren aurka jokatu zuen finalerdian. Partidu gogorra izan zen, borrokatua, urtean zehar elkarren artean urrezko LEB mailan borrokatuko diren bi talderen artekoa. Araberrik ia irabazita zeukan partidua, baina bilbotarrek erritmo biziagoa jarri zuten azkenean, eta partidua bereganatu zuten.

Gogotsu aurkeztuko ziren talde biak igande goizeko finalera. Hori ematen zuen behintzat. Baina Bilbao Basketek partidu ona jokatu zuen, defentsan gogor eta erasoan erritmo handiz, eta donostiarrek ez zuten inongo aukerarik izan bigarren zatitik aurrera. Bilbao Basket, oso ondo. Talde lanetik bideratutako garaipena.
Asteburuan saskibaloi gehiago Durangon. Nesken goi mailako taldeen txanda. Larunbatean, 09:45ean H. RPK Araski/Añares Rioja ISB, eta 12:00etan H. Lointek Gernika Bizkaia/IDK Gipuzkoa. Goi mailako partidu bi. Lointek Gernikaren eta IDK Gipuzkoaren artekoa izango da gogorrena. Ia Mario Lopezen Gernikak partidua lotzen duen eta igandeko finalean dauden!

Eskerrik asko Tabirakori, Euskal Saskibaloi Federakundeari eta Durangoko Udalari saskibaloi zaleon partetik!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!