Azkeneko pausoa

FEB (Federación Española de Baloncesto), entzun! Ametx Zornotzari astebete falta zaio bere etxera bueltatzeko, eta, beraz, kendutako giltzak eman, eta itxitako ateak zabalik utzi, aurten handiagoa dator eta.

Bai, gero eta gutxiago falta da. Menorcan izango da igoera fasea, asteburu honetan (maiatzak 18 eta 19), eta denok egongo gara beraiekin. 3 partidu. 3 final. Aurkari zailak eta gogorrak, eta denak aritu dira gogor ligan. Lehenengo partidua, ostiralean, Cazorlan kontra. Quarry Greenaway hegalekoa da euren jokalari arriskutsuena.

Bigarrena, larunbatean, Servigroup Benidormen aurka. Talde horretakoa da Unai Bereziartua, Tabirakon eta Santurtzin ibilitako jokalaria. Talde horrek William Mc Donald du jokalari garrantzitsuena.

Eta, azkenik, igandean, hirugarren eta azken partiduan, bertako taldearen aurka arituko da: Menorcaren kontra. Talderik konpletoena eta gogorrena da eta, gainera, bere etxean jokatzen du. Kontuan hartzeko jokalari hauek ditu: Andreu Matali, esperientzia eta maila handiko hegaleko  pibota eta Jan Orfila menorcarra. Azken jokalari hau ere, esperientzia eta maila handiko pibota da.

Partida zailak eta gogorrak izango dira den-denak. Baina Ametx Zornotza prestatuta dago horrelako erronkei aurre egiteko. Ez dute baloi bat galdutzat emango, seguru, eta partidu guztian zehar egongo dira lanean eta borrokan garaipenaren bila.

Badator urte osoan borrokatu duten unea. Ate-joka dugu momentu erabakigarria eta zorterik onena opa diogu gure eskualdeko taldeari. Aurrera, Zornotza!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!