Zertan eta non gabiltza?

Erabiltzailearen aurpegia Unai Zamalloa Zubiaurre (Saskibaloia) 2018ko mar. 11a, 08:30

Gaurko honetan gure inguruko taldeen martxa ona eredu moduan jarriko diot Retabet Bilbao Basket-i. Eskualdeko taldeak bestela dabiltza Retabet-ekin alderatuta. Egia esan, gure taldeak ondo baino hobeto ari dira.

Urteko fase garrantzitsuan murgilduta gabiltza. Zornotzak 13. garaipena lortu zuen jarraian, Universidad de Burgosen aurrean. Itzela! Daraman martxa bikaina da. Burua galdu gabe, pausoak beti aurrera ematen jarraitzen du eta hori kontuan hartzekoa da.

Tabirakoko nesken taldea igoera faseko multzoan jokatzen ari da. Aurten, lehenengo fasea ondo landuta, orain igoera fasean parte hartzeko ligaxka jokatzen dabiltza. Partidu borrokatuak dira eta azkenekoa, Barakaldoren kontrakoa, bi puntugatik bakarrik galdu zuten. Aurten borrokatuagoa eta zailagoa izango da igoera fasean jokatzea. Aurrera!

Mutilen taldea lehenengo lauren artean borrokan dabil. Aurreko postuak garaipen batera dituzte. Lana gogor egiten jarraitzen badute, izango dituzten aukerak aurrera egiteko. Ia horrela den!

Azkenik, Retabet Bilbao Basket-i buruz lau berba egin gura ditut. Zaila da, benetan, aurten ikusten ari garenari nota jartzea. Zenbat itzuli, zenbat berba, zenbat aldaketa, zenbat… baina lehengo egoeran gaude; zoriotxarrez, ez da batere aldatzen. Entrenatzaile aldaketak ez du espero zen hobekuntzarik ekarri norabidea zuzentzeko. Jokalari berriak ere etorri dira, baina… Bizkaiko saskibaloiren erreferentzia nagusiak nortasuna eta norabidea galduta ditu. Ia aurtengoa gainditzen dugun!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!