Otsailean hitz barik, bero bero!

Denboraldi erdian gaude eta, egia esan, gure taldeak momentu garrantzitsuak ari dira bizitzen.

Zilarrezko LEB mailan Zornotzako taldea urte latza ari da bizitzen. Latza aurreko denboraldiekin konparatuz, orduan garaipenak zirelako nagusi. Baina, aurten, garaipenak lortzea zaila bihurtu da, eta, batez ere, Navarraren kontrako partidu eskasaren ondoren. Horregatik, Arcos Albaceteren aurka irabaztea ezinbesteko bihurtu zen.

Horrez gain, Vasilije Vucetic jokalariak ezin izan zuen jokatu, bere familia Belgradorako sarrera bidean izandako istripu batean galdu ondoren. Benetan gogorra! Hemendik ere gure doluminak Vasilije Vucetic-i. Hau guztia kontran izan arren, garaipen garrantzitsua heldu zen. Ia, aurrerantzean, sailkapenaren egoera honek jokoan lasaitasuna eta hobekuntza dakartzan!

Bestalde, Tabirakoko bi talde nagusiak ere buru-belarri ari dira. Neskak 2. postuan daude sailkatuta. Hala eta guztiz ere, Ausarta Barakaldo garaipen batera jarri da, aurreko astean partiduko bigarren luzapenean garaipena lortuta Jesus de Vicenteren taldearen kontra.

Mutilen taldea, ostera, talde eraberrituaren lehen denboraldian, lana txukun ari da egiten, eta goiko lau postuetako borrokan dabil, hemendik eta denboraldi bukaerara  sorpresak eman ahal dituelarik.

Horrela ba, ekin lanari eta… aurrera!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!