Ametx Zornotzak 25.000 euro behar ditu Zilarrezko LEB-2 mailan taldea mantendu ahal izateko. Bai, horrela da. 2013/2014 denboraldian hasi zen proiektua, eta momentu honetan kili-kolo dago. Zuzendaritzak, Klubak eta denek egindako lan bikaina eta handia arriskuan dago, zoritxarrez. Babesle berri bila dabiltza aurrera egiteko. Ia betetzen den eta aurkitzen duten. Aupa Zornotza!
Tabirako Baqueren taldeetan ere aipatzeko berriak ditugu.
Mutilen taldean entrenatzaile aldaketa egon da. Iskander de Diosen ordez Tomás de Castro dator bueltan, eta aurten landutako bidetik jarraituta, taldeak goiko postuetan aritzeko aukera guztiak ditu hurrengo denboraldian. Talde lanak ekarri ditu emaitzak eta lan giro ona.
Nesken taldean, ostera, ez dago aldaketarik. Aurten egindako denboraldiak hurrengorako oinarriak argi uzten ditu. Aupa neskak!
Eskerrik asko denoi!