Dominion Bilbao Basketen lesioek ere eragina izan dute, jokalari asko izan direlako beraiekin entrenatzen. Hori dela eta, jokoa lantzeko eta talde lana indartzeko betebeharra ezin izan da erarik onenean landu. Hau guztia kontuan hartuta, txalotu egin behar da Mikel Garitaonandiaren taldea, arazoei aurre egin dielako, eta konpetizioan ahalik eta gogorren aritu delako. Aurtengoa kontuan hartuta, lanean ibiliko dira datorren urteko taldea prestatzen.
Tabirako Baqueren bi talde nagusiek gogor aritu beharko dute lanean oraindik. Ligaren azken txanpan dabiltza talde biak.
Igande honetan, bolada kaskarra eten dute neskek, alde handiko garaipena lortuta Autocares Alba La Salleren aurka (71-41). Beharrezkoa zen berriro ere bide onean sartzea, liga amaitu eta LF-2rako play-offetan topera aritzeko.
Mutilak topera dabiltza. Azkeneko hiru partiduak jarraian irabazi dituzte, eta laugarren postuan sartzeko aukera guztiak dituzte. Horrela, EBAra igotzeko playoffean egoteko modua izango lukete.
Ia zelan bukatzen den denboraldia. Jarraitu dagigun gogor!