Alde negatibotik begiratuta, ez da ezer bide onetik joaten. Beti, norabide erratua izaten da, eta nahiz eta lan gogorra egin eta bide onera bueltatu, beti egongo da beste zulo bat, eta estutasunak inguratzen du dena. Hori gertatzen zaio Ametx Zornotzari. Denboraldia luze doa, eta hasierako helburuak urruti daude. Play off-
etara sartzea da helburua, eta azken partiduan jasotako porrot gogorrak helburua zaildu egiten du.
Baina, alde positibo asko ditugu gure inguruan, eta hauek dira orain aztertuko ditugunak.
Tabirako Baqué nesken taldea lehenengo postuan dago, eta bere lanak oinarria sendotu egiten du, nahiz eta azkeneko partidua galdu, Bera Bera-ren kontra. Egiten ari diren denboraldia oso ona da, eta buru-belarri ari dira goian jarraitzeko, aurreko urtean bezala, LF-2ra igotzeko play-offean sartu eta jokatzeko. Ia horrela jarraitzen duten! Mutilen taldea ere ondo bideratu da, eta, aurtengo denboraldian, egindako lanaren ondorioz, talde borrokalaria eta gogorra eratu du. Bide luzea daramate bi taldeek, eta amaiera ikusten hasi dira. Ia egindako lanak aurreko postuetan bukatzea dakarren!
Beraz, denok gogor animatu dagigun!