Ametx Zornotzak, batez ere. Oso denboraldi ona! Dena dela, orain buru-belarri ari da denboraldi berrian, eta, egia esan, zailtasun eta akats asko dituzte. Oso hasiera kaskarra! Dena dela, taldea buru-belarri dabil lanean, zulotik irteteko. Oscar Raya pibotak taldea utziko du, bere lanarekin ez baita barruko jokoa indartu, eta ezinbestekoa da gorantza egiteko. Horrela, taldea indartzeko jokalaria eskatzen dugu. Horrekin, eta egunero egiten den lan handiarekin, ia zulotik irteten dugun!
Tabirako Baqué dela-eta, aurreko urtean eratutako Zuzendaritza talde berriak egitura eta lan berri asko jarri ditu martxan, eta horretan arituko dira, epe ertainean, emaitza onak lortzeko. Bitartean, ohiko eguneroko lanean talde nagusiak buru-belarri ari dira emaitza onak lortuz. Mutilen taldea 3. eta nesken taldea 2. postuan daude. Beraz, Klubaren eraldaketan indarrez jarraitzeko eskaera luzatzen dizugu.
Horrela ba, ESKERRIK ASKO, OLENTZERO! Badakit, aurrera egitean, dena beteko dela!
Zorionak eta urte barri on denori! Dagigun!