Egunean egunean lana!

Bai, jarraitu lanean! Horretan aritu behar da taldea. Egunean eguneko lanak ekarriko ditu emaitzak. Eta horretan ari dira gure eskualdeko talde guztiak.


Ametx Zornotza taldearen hasiera ez da ona izan. Hiru partidu jarraian galtzeak ez du taldearen nondik norakoa guztiz errazten eta argitzen.  Nahiz eta lesioak eta aldaketak egon diren, nahiz eta Bilbao Basketen entrenamenduetan aritzen diren jokalariekin ehuneko ehunean ezin izan den kontatu, taldearen hasiera beste era batekoa espero zen.

Jokalari asko dira berriak, baina taldearen enborra, aurreko denboralditik dator landuta, eta horregatik, aurrera egiteko eta zulo txiki honetatik irteteko ezinbestekoa da beraien lana.

Horrela, hasiera honek erakutsitakoa kontuan hartuta eta landuta, hemendik aurrera, egindako lan onaren emaitzak agertu beharko dira, zeren eta garaipen batek taldeari indarra eta ziurtasuna emango dio.
Nik ez daukat zalantzarik, Ametx Zornotzak gora egingo du. Bai edo bai!

Bestalde, gure maila gorenetako beste taldeek emandako hasiera guztiz ona da. Tabirako Baquéko neskek bi garaipen eta porrot bat daramatzate, eta mutilek bi garaipen dituzte lehenengo bi partiduetan.

Liga hauek hasi berritan daude, eta oraindik denboraldia luze dator, aurrera begira. Oraindik gauza asko landu behar dira.

Dagigun!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!