Aurredenboraldia gori-gorian

Gure inguruko talde gehienek martxan jarri dituzte euren motoreak, eta saskibaloi klub eta talde guztiak topera dabiltza.


Entrenatzaile moduan, momentu benetan garrantzitsuak izaten dira denboraldia hasi bitarteko asteak: taldea batu egin behar da, martxan jarri. Jokalari bakoitzaren egoera fisikoa landu behar da, eta konpetizioa hasterakoan taldearen indarra, gutxienez, mailarik onenetik ahalik hurbilen egon dadin saiatu beharra dago. Hori dena zuzendu eta gidatu beharra dago, lan honen guztiaren ondorioak izaten diren lesioak ekiditeko.

Batez ere, bi alde nagusi izaten dira landu beharrekoak: alde batetik, jokalariaren arlo fisiko eta teknikoa maila onean jartzea, eta, bestetik,  baita arlo taktikoa ere. Horretan, bai erasoan bai defentsan izango diren lanak ikasi, landu, eta eratu beharko dira, talde bakoitzaren alderdi on guztiak partiduetan prest egoteko.

Horretan ari dira talde guztiak orain, baina, era berean, baita etorkizunean talde nagusien entrenatzaile izango diren gazteak ere, Tabirakok, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren bitartez, antolatu duen entrenatzaileen ikastaroan dabiltzalako buru belarri. Durangaldeko gazteak dira gehienak, eta beraien esku izango da, etorkizun labur batean, gure inguruko talde guztien lana. Hau ere prestakuntza da.

Aurredenboraldian dabiltza denboraldian emaitza onak lortzeko. Guretzat, ezinbestekoa!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!