Denboraldia amaituta

Aurtengo denboraldiaren bukaera honetan, errepasoa eta hainbat klubi buruzko hausnarketa egiteko sasoia dugu.


Zornotzaren denboraldia oso ona eta, era berean, zaila izan da. Mikel Garitaonandiaren taldeak, denboraldi guztian lesio asko izan arren, ondo amaitu du. Playoffean, lehenengo fasea pasatu zuen Xuven Cambadosen kontra, partidu bi jarraian irabazita. Finalerdietara pasatzeak klubaren aurrerapauso handia suposatzen du. Bi urte, eta bietan jokatu dute Urrezko LEB ligara igotzeko playoffa. Aurten finalerdietan bukatu du denboraldia Guadalajararen aurka. Igoerarako finalean 3-2 geratu dira guadalajaratarrak, Castelloko Amicsen aurka. Horiek igo dira Urrezko LEB ligara.

Labur esanda, urte ederra. Zaila eta gogorra. Baina aurrerapauso handia eta ederra eman du klubak. Lan onaren emaitza. Zorionak!

Beste alde batetik, Tabirakok ez du izan urrezko denboraldia. Mutiletan, Iskander de Dios entrenatzaileak talde berria eratzen finkatu du bere lana. Denboraldi honetan, ez du arazorik izan sailkapenean, eta, datorren denboraldira begira, taldea eratuta dauka. Lan horrek jarraipena izango du, eta emaitza onak izango ditu laster.

Tabirakoko neskek ere hurbil izan dute aurreko denboraldiko emaitzak jasotzea, baina ezin izan dute lortu. Hala ere, ezin dugu ahaztu egindako lana, eta lesioek jarri dituzten arazoez gain hurbil ibili direla aurten LF-2 ligara igoera lortzeko fasea jokatzetik.

Amaitu da denboraldia, orain hurrengoa prestatzeko lanak egiten hasi behar.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!