Horrela, Zornotza Saskibaloi Taldea buru-belarri ari da. Aurreko larunbatean, Galizian, Marin Peixelagoren kontra garaipena (65-71) lortu ondoren, Urrezko LEB mailarako igoera jokatzeko playoffetako lehenengo fasean kantxa faktorea alde dauka, laugarren postua indartuz eta atzeko taldeei bi partiduren aldeko diferentzia gehituz.
Lesioek ekarri dituzten arazoak gaindituta, Mikel Garitaonandiaren taldeak denboraldi benetan ona darama, eta playoffetan ondo aritzeko aukera asko ditu, eta horretarako kantxa faktorea alde edukitzeak garrantzi handia dauka.
Beste alde batetik, Tabirako Baqueko neskak buru-belarri ari dira, eta hurrengo jardunaldia Zurt Taberna ISB taldearen aurka dute, igande honetan, Landakon, 12:00etan. Gipuzkoarrak hiru garaipenera daude sailkapeneko hirugarren postuan, eta partidua irabazteak konfiantza ekarriko die eta aukera gehiago zabalduko die.
Ea azken fase honetan, berriro ere, ondo amaitzen duten gure taldeek. Egia esanda, denboraldi ona doa aurtengoa. Ea bikain bukatzen duten!