Tabirakoren zuzendaritza talde berria

Tabirako klubak ardurak eta larrialdiak bizi izan ditu, eta klubaren jarraipena kili-kolo egon da. Hala ere, zuzendaritza taldeak azken hilabeteotan bere lanak amaitu ditu, eta talde berria sortzeko eginkizuna bere gain hartu du. Oraindik ez da argitu zein izango den Tabirakoren zuzendaritza talde berria, baina argi geratu da lanean ari dela eta batzarrean aurkeztuko dela. Datu bakarra da Ina Mendibe izango dela klubeko presidentea.


Pozik hartu dugu denok berria, eta eskertzekoa, benetan, oraingo zuzendaritzak, Itsaso Gartzia eta Ina Mendiberen eskutik gidatuta, egindako lana. Ekonomikoki klubaren kudeaketa lana handia izan da, eta horrek, nahiz eta gaur egun zailtasunak izan, klubaren egoera ona mantentzen du arlo honetan.

Kirol arloan, ordea, momentu oso onak eta ez hain onak bizi izan ditu klubak. Nesken talde nagusiak jokatutako igoera fasea, junior mailan jokatutako estatuko txapelketa, mutilek Euskadiko Ligan izandako postu onak…

Entrenatzaileen inguruan, ostera, klubak gero eta arazo gehiago ditu talde guztiak ondo gidatuta izateko. Hainbeste postu betetzea, lantzea eta kirol maila hobea lortzea zailtasun handi bihurtzen ari da, eta guzti horrek etorkizun labur batean konponbideak behar ditu.

Guztia lantzen jarraitzeko, ongi etorri, zuzendaritza talde berria! Ongi etorri, Ina Mendibe!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!