Aurten, urteko azken idatzi hau ere beraiei buruzkoa izango da. Aurreko denboraldiko lana jarraipena izaten ari denez, horrek aipamen berezia merezi du. Hamar partidu jokatu dituzte, eta bederatzi garaipen eta porrot bat daramate orain arte, eta, Erroibideren kontra (hamaikagarren sailkapenean) jokatutako azken partidua, emaitzean gutxienez parekatua izan arren, denboraldi honen hasierak, aurrekoan egindakoa dakarkigu burura.
Oraindik denboraldi luzea geratzen da aurretik, baina, Jesus de Vicente, Iñaki Sevilla eta Enric Amelleren lanarekin eta laguntzarekin, taldea buru-belarri ari da indartzen eta lantzen, eta hori nabaritu egiten da jokatzen dituen partiduetan. Taldea indartsuago, joko aukera gehiagorekin eta finkoago sumatzen da.
Aurreko urtean bezala, taldeko zutabe nagusia diren Marina eta Nuria Maurtua, Marian Fernández, Leire Moreno, Alaia Berganza eta Zuriñe Orueren lan onak eta jokalari gazteenek duten urtebeteko esperientziak taldea indartu egin dute. Horrek, eta egiten duten lan handiak, emaitza positiboak ekarriko ditu. Aupa neskak!
Zorionak eta urte berri on denori!